Errol Barrow

Errol Barrow

Irudi gehiago

Barbadosko Lehen Ministro

1986ko maiatzaren 29a - 1987ko ekainaren 1a
Harold Bernard St. John - Lloyd Erskine Sandiford →

Barbadosko Lehen Ministro

1966ko azaroaren 18a - 1976ko irailaren 8a - Tom Adams →
Barbadosko Biltzarreko kidea

Bizitza
JaiotzaSaint Lucy (en) Itzuli, 1920ko urtarrilaren 21a
Herrialdea Barbados
HeriotzaBridgetown, 1987ko ekainaren 1a (67 urte)
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Nita Barrow (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLondon School of Economics
Harrison College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta legelaria
Jasotako sariak
ikusi
  • Barbadian National Heroes
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaDemocratic Labour Party (en) Itzuli

Errol Walton Barrow (Saint Lucy, Barbados, 1920ko, urtarrilaren 21a - Bridgetown, 1987ko ekainaren 1a) Barbadosko lehen ministroa izan zen 1966tik 1976ra eta 1986tik 1987ra.

1940ko abenduan Royal Air Forcen izena eman zuen Bigarren Mundu Gerran borrokatzeko. Gerraren ondoren London School of Economicsen ikasi zuen.

Barbadosko Alderdi Laboristako kidea izan zen. 1950ean uhartera itzuli zen eta parlamentuko kide hautatu zuten. 1955eko apirilean, Laneko Alderdi Demokratikoaren sortzaileetako bat izan zen, baina ez zuten aukeratu hurrengo urteko hauteskundeetan. 1958an aukeratu zuten, eta 1961ean berriro. Urte hurretan bere alderdiak hauteskundeak irabazi zituen eta Barrow lehen ministro bihurtu zen.

Herrialdea independentziara gidatu zuen 1966an, eta estatu independente lehenbiziko lehen ministroa izan zen. Herrialdeko industrializazioa bizkortu zuen eta turismoaren industria hedatu zuen azukre-kanaberaren laborantzaren mende ez egoteko eta Karibeko herrialdeekiko lankidetza areagotu zuen.

1971ko hauteskundeak irabazi ondoren, 1976koak galdu eta oposiziora pasatu zen. 1983ko Grenadako inbasio estatubatuarra gogor kritikatu zuen. 1986ko maiatzean boterera itzuli eta urtebete geroago hil zen. 1997an Legebiltzarrak Barbadoseko hamar heroi nazionaletako bat izendatu zuen.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1361644
  • Commonscat Multimedia: Errol Walton Barrow / Q1361644

  • Wd Datuak: Q1361644
  • Commonscat Multimedia: Errol Walton Barrow / Q1361644
  • i
  • e
  • a
Kolonia (1953-1966)
  • G. Adams*
  • H. Cummins*
  • E. Barrow*
Barbados
Erresuma (1966-2021)
Errepublika (2021-)
* Berez, Barbadosko premierrak ziren.